Description

Ikerketa gune honek “Bero-eroapena: Zergatik erretzen gara metalezko koilara ukitzean?” du izena. Hau, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleekin Natur Zientziak irakasgaian bero-eroapena gaia lantzeko baliagarria da. Egia esan, 11-12 urteko ikasleentzat diseinatu dugu baina 11 urtetik aurrera edonorentzat egokia izan daiteke. Bi saiotan egitea izango litzateke egokiena (90 min).

Gure proposamenean, ikasleek bero-eroapenaren nondik-norakoak ikertuko dituzte, beraien aurre-ideiekin sortutako galdera edota hipotesiak gidaritzat hartuz. Honekin, ikasleak egunerokotasunean ikusten dituzten bero-transmisioen zergatia zein den ikertzea nahi dugu, batez ere eroapenean enfasia jarriz. Hau, bikoteka edo hirunaka egitea gomendatzen dugu.

Bestalde, proposamen honen bitartez, zientziaren inguruko hurrengo ideiak landuko dira:

- Tenperatura zer den eta tenperatura altua edo baxuaren arteko ezberdintasuna ikuspegi submikroskopikoa kontuan izanda.

- Beroa, energia termikoa eta oreka termikoa zer diren eta hauen arteko erlazioa.

- Tenperatura eta beroa ezberdindu.

- Material eroale termikoak eta isolatzaile termikoak.

Prior Knowledge Requirements

- Materia zer den eta teoria zinetiko molekularra ulertu behar dute. Horretaz gain, grafikoak irakurtzen jakin beharko dute.

No votes have been submitted yet.

View and write the comments

No one has commented it yet.