Big Ideas Of Science
Subject Domains
Language
Average Learning Time
Works Offline
Description
Ingurumenarekin lotutako ILS inklusibo hau eskola irekiaren ikuspegitik pentsatuta dago. Ikasleek energia-iturri primario nagusiak ezagutuko dituzte eta energia-iturri berriztaezinen ondorioei buruz hausnartuko dute. Energia-kontsumo gero eta handiagoak eta erregai fosilen mendekotasunak gizateriari nolako arazoa dakarkioten ulertu ondoren, ikasleek sakon aztertuko dute zer egin daitekeen etxean, ikastetxean eta herrian energia garbira aldatzeko eta energia alferrik ez galtzeko.
Ikaskuntza-helburuak:
Jarduera honen ondoren, ikasleak gai izan behar dira:
- Energia-iturri primario nagusiak izendatu eta berriztagarriak ala berriztaezinak diren identifikatu
- Energia berriztagarrien eta berriztaezinen abantailak eta desabantailak azaldu
- Gizateriak duen energia arazoa azaldu.
- Energia arazoa konpontzen laguntzeko ekintzak proposatu
- Energia garbira aldatzeko eta energia gutxiago kontsumitzeko kontzientziatu
Jarduera hau solte egin daiteke, baina oso egoki batu liteke kultura ikuspegia lantzen duten ILS hauekin: “Kultur mugak gainditu”.
ILS hau Ikaskuntza inklusiboaren diseinu unibertsalaren printzipioak (IUD) jarraituz diseinatu da.
Aztertzaileak: Eleftheria Tsourlidaki
Itzultzailea: Nere Sierra
Jarduera hau InSTEAM proiektuaren esparruan sortu da (N. 2019-1-ES01-KA201-064261).
View and write the comments
No one has commented it yet.