Big Ideas Of Science
Subject Domains
Language
Average Learning Time
Works Offline
Description
Ingurumenari buruzko ILS hau zientziaren ikuspegitik diseinatu zen. Ikasleei elektrizitateak gure egunerako bizimoduan nolako garrantzia duen eta ingurumenean nolako eragina duen ikusarazten zaie. Energia berriztagarriak aurkezten zaizkie, baita nolako ahaleginak egiten ari diren eredu jasangarri horretara igarotzeko, behar dugun energia ekoizteko. Eguzki-energia da ILS honen ardatza. Ikasleei gonbita luzatuko zaie erabaki dezaten zein herrik atera dezaketen probetxurik handiena eguzki-energia erabiliz gero. Horretarako, hainbat gauza ikasi beharko dute, hala nola nolako garrantzia duen klimak, nola instalatu behar diren panel fotovoltaikoak eta zelako eragina duten urtaroek planetako eskualde desberdinetan. Era askotako informazioa bilduko dute eta, amaieran, txostena egingo dute ikasi dutenean oinarrituta.
Ikaskuntza-helburuak:
Jarduera honen ondoren, ikasleak gai izan behar dira:
• Energia berriztagarriaren garrantzia azaldu
• Panel fotovoltaikoak eraikitzeko kontuan hartu beharreko faktoreak zerrendatu
• Panel fotovoltaikoen bidez energia ekoizteko orduan klimak eta urtaroek nolako garrantzia duten ulertu
Jarduera hau solte egin daiteke, baina oso egoki batu liteke beste ILS hauekin: “Energia berriztagarrien aktibistak”, ikuspegi sozioekonomikoa lantzen duena; “Energia berriztagarrien agenteak”, eskola komunitatera irekitzen duena, eta “Kultur mugak gainditu”, kultura ikuspegia lantzen duena.
ILS hau Ikaskuntza inklusiboaren diseinu unibertsalaren printzipioak (IUD) jarraituz diseinatu da.
Aztertzaileak: Nikoletta Xenofontos
Itzultzailea: Nere Sierra
Jarduera hau InSTEAM proiektuaren esparruan sortu da (N. 2019-1-ES01-KA201-064261).
View and write the comments
No one has commented it yet.