Description

Ingurumenarekin lotutako ILS hau kulturaren ikuspegitik diseinatuta dago. Ikasleek gogoeta egingo dute gure gizarteak elektrizitatearekiko eta erregai fosilekiko duen mendekotasunaz, iraganarekin eta garapen maila txikiagoa duten herrialdeekin alderatuta. Energia berriztagarrietara aldatu beharra ulertu ondoren, energia berriztagarriarekin lotutako artearen kontzeptua ezagutuko dute eta euren artelana sortuko. Jarduera amaitzeko, ikasleek artelan guztiak bildu eta erakusketa bat antolatuko dute energia berriztagarriaren garrantzia nola ikusten duten jendaurrean agertzeko.

Ikaskuntza-helburuak:

Jarduera honen ondoren, ikasleak gai izan behar dira:

  • Herrialdeak garatzeko energia zein garrantzitsua den azaldu
  • Energia berriztagarriaren garrantzia azaldu
  • Eguzki-energiaren eta haize-energiaren oinarriak azaldu
  • Kultur mugak gainditzearen garrantziaz gogoeta egin
  • Energia berriztagarria artearekin lotzeko ideiak proposatu komunitateko herritarrei

Jarduera hau solte egin daiteke, baina oso egoki batu liteke alde zientifikoa lantzen duten ILS hauekin: “Energia Berriztagarriak - Hemen dator Eguzkia”, eguzki-energiari buruzkoa, eta Energia berriztagarria-Haize ona”, haize-energiari buruzkoa; ikuspegi sozioekonomikoa lantzen duen “Energia berriztagarrien aktibistak” ILSarekin; eta eskola irekiko bi ILS hauekin: “Energia berriztagarrien agenteak” eta “Energia berriztagarria: Enbaxadore gazteak”.

ILS hau Ikaskuntza inklusiboaren diseinu unibertsalaren printzipioak (IUD) jarraituz diseinatu da.

Aztertzaileak: Olga Dziabenko

Itzultzailea: Nere Sierra

Jarduera hau InSTEAM proiektuaren esparruan sortu da (N. 2019-1-ES01-KA201-064261).

No votes have been submitted yet.

View and write the comments

No one has commented it yet.