Big Ideas Of Science
Subject Domains
Language
Average Learning Time
Works Offline
Description
ILS hau bigarren hezkuntzako ikasleentzako jarduera bat da eta proiektu batean oinarrituta dago. Helburu nagusia energia berriztagarrien garrantziari buruzko eztabaida sustatzea da, ikasleek euren herrialdean edo eskualdean energia berriztagarrien erabilera iker dezaten. ILSak energia berriztagarrien alderdi positiboak eta negatiboak aztertzera gonbidatuko ditu ikasleak, bai eta nolako zailtasunak dauden enpresak eta politikariak energia berriztagarriak erabiltzeko beharrezko pausoak ematera konbentzitzeko. Proiektu honek antolatzeko trebetasunak garatzen ere lagunduko die ikasleei. Horretarako, AMIA analisi bat erabiltzen ikasiko dute, beren baieztapenei eusteko. Gainera, txosten bat egin beharko dute ateratako ondorioekin. Prozesuan zehar hainbat gaitasun garrantzitsu garatuko dituzte: pentsamendu kritikoa, komunikatzeko gaitasuna eta sormena, besteak beste.
Ikaskuntza-helburuak:
Jarduera honen ondoren, ikasleak gai izan behar dira:
- Energia-iturri berriztagarri nagusien abantailak eta desabantailak ulertu
- Gai eztabaidagarriei buruzko solasaldi eta hausnarketetan parte hartzeko gai izan
- AMIA analisia ulertu eta egin
- Datuak bildu eta landu
- Ideiak adierazi eta komunikatu
Jarduera hau solte egin daiteke, baina oso egoki batu liteke alde zientifikoa lantzen duten ILS hauekin: “Energia Berriztagarriak - Hemen dator Eguzkia”, eguzki-energiari buruzkoa, eta “Energia berriztagarria-Haize ona”, haize-energiari buruzkoa. Eskola irekiko ILSaren elementuak ere integratu daitezke: “Energia berriztagarrien agenteak”, baita kultura ikuspegia lantzen duen ILSarenak ere: “Kultur mugak gainditu”.
ILS hau Ikaskuntza inklusiboaren diseinu unibertsalaren printzipioak (IUD) jarraituz diseinatu da.
Aztertzaileak: Nikoletta Xenofontos
Itzultzailea: Nere Sierra
Esta actividad se desarrolló en el marco del proyecto InSTEAM (Grant Agreement N. 2019-1-ES01-KA201-064261).
View and write the comments
No one has commented it yet.