Big Ideas Of Science
Subject Domains
Language
Average Learning Time
Works Offline
Description
Jarduera hau hondakin-urak tratatzeko prozesuei buruzkoa da. Ikasleek ur lagin bat garbitu eta tratatzeko esperimentu bat egingo dute. Esperimentuan, uraren hondakin mota desberdinak nola kentzen diren jakingo dute, eta uraren pH, gogortasun, eroankortasun, kloro eta uhertasun probak ere jasoko dituzte. Proposatutako esperimentuak ikasleek uraren kudeaketari buruz lehen ideiak izaten laguntzen die, ingurumen-azterlan batean.
Ikaskuntza-helburuak:
Jarduera honen ondoren, ikasleak gai izan behar dira:
- Hondakin-uren saneamendu prozesua osatzen duten faseak edo etapak ulertzea.
- Prozesuan zehar gertatzen diren prozesuak ulertzea.
- Ur-baliabideak arduraz erabiltzea.
- Ingurumen jasangarritasunaren kultura sustatzea.
Jarduera hau proiektu bakar gisa erabil daiteke. Baina irakasle batek ikasleentzako jarduera holistiko erakargarri bat diseinatu nahi badu, "Ur Garbia" adibidez, hiru ikasgai erabil ditzake abiapuntu gisa: Ur Garbia: Ur Grisak Berrerabiltzea eta Ur Garbia: Birusak Uretan.
ILS hau Ikaskuntza inklusiboaren diseinu unibertsalaren printzipioak (IUD) jarraituz diseinatu da.
Aztertzaileak: Maria Luisa Almeida
Itzultzaile: Nere Sierra
Jarduera hau InSTEAM proiektuaren esparruan sortu da (Grant Agreement N. 2019-1-ES01-KA201-064261).
View and write the comments
No one has commented it yet.